DeustoTechek talentua izan eta gogotsu dauden gazteak kontratatu nahi ditu, programa zientifiko bat garatzen parte har dezaten eta teknologiaren transferentzia ardatz duen elkarlanean eta zabalkundean lagundu dezaten. Zehazki, ikertzaile senior eta juniorrak kontratatu nahi ditu, doktorego ondoko ikertzaileak, lizentziatuak, goi mailako kualifikazioa duten teknikariak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak.
DeustoTecheko ikertzaileek ikerketarako gaitasun frogatua eta sormena eduki beharko dituzte, eta konpromisoa hartuko dute esparru zientifikoko punta-puntako profesional bihurtzeko. Hautagai guztiek, berdin dio zein postutarako eskaria egiten duten, komunikatzeko eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasun onak izan beharko dituzte, baita hainbat diziplina eta ingurutako kide ugarirekin taldean lan egiteko eta harremanetan jartzeko ere.
Orri hau maiz eguneratuko da esteka eta informazio berriarekin. Bisita ezazu noizik noizera lan eskaintza berriak ikusteko.